Hiriburuan 6.662 euro balio ditu, batez beste, higiezin horietako metro karratuak; eta 4.102 lurralde osoa aintzat hartuta. Era berean, nabarmen egin dute behera etxebizitza-arloko kontratuek, alokairu-merkatukoek bereziki.
Iragan urriaren 30ean, makroproiektua eten dezatela eskatzeko manifestazio jendetsua egin zuen Subflubiala Ez plataformak. Harrezkeroztik dago aktibista suntsitu nahi duten "birika berde" horretan, eta makroproiektua bertan behera gelditu artean, bertatik alde egingo ez duela adierazi du 'Maputxe' e
Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin dute beharginek, eta esku hartzeko eskatu diete instituzioei, ITASUA enpresaren gaineko kontrol falta salatuz.
Hauteskunde-kanpainaren amaierako ekitaldien asteburuan, grebara deitu zuten sindikatuek Hego Euskal Herrian, baina, Nafarroan, deialdia atzera bota du azkenean LABek.
Jaurlaritzak dio erabakia Ertzaintzako dispositibo-buruarena izan zela: segurtasun-indarrek ikusleek eramandako aldarrikapenak kendu zituzten. Oso zale gutxi bertaratu ziren dena den, boikoterako deia babestuz.
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko konponbideez hitz egin beharrean, elkarri pilota pasatzen diote instituzioek. Baina zein eskumen dauka bakoitzak zehazki? Espainiako Estatuko eta EAEko gobernuen arteko kasua aztertu dugu, aldundiak eta udalak barne hartuta.
Arratsaldean, hari elkartasuna adierazteko elkarretaratze bat izan da Portugaleten. Pertsona etorkinen erregularizazio-prozesuan egindako lanari lotuta atxilotu eta inkomunikatu zuten atzo, eta material profesional ugari kendu diote ikerketa polizialerako.
Atzo ekin zieten lanuzteei, lan-baldintzak hobetzeko eta soldata-arrakalari aurre egiteko hitzarmen bat exijituz. Azaroaren 24an izango da patronalekin ezarritako hurrengo bilera.