Aurreko astean, OkupAccióneko faxistak berriz itzuli ziren Erriberrira, bikote bat etxegabetu nahian ari baita. Erdialdea Antifaxistak deituta, berriz izan zen desokupazio-enpresen aurkako protesta bat larunbatean: "langile-klasea modu independentean antolatzea" ezinbestekotzat jo zuten "etxebizitza
Azken hamar egunetan, adingabeak dituzten hiru familia etxegabetu dituzte Gasteizen. "Hau da langile-familien eguneroko ogia PSOEk gidatutako udalean", salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Tokian toki, etxebizitza-eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dute Etxebizitza Sindikatu Sozialistek. Zarautzen manifestazio jendetsu bat egin zuen atzo Urola Kostako sindikatuak, 'Espekulazioaren aurka, etxebizitza denontzat' lelopean.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du larrialdietako gizarte-zerbitzuek ez diotela etxebizitza-alternatibarik eskaini familiari, eta mobilizazioak iragarri ditu udalak irtenbiderik ematen ez badu.
Espainiako presidenteak gaur erabakiko du hauteskundeak azaroaren 29rako deitu ala ez, etxegabetzeen aurkako dekretua berriz ere martxan jartzea aztertzen ari den bitartean, Diputazio Iraunkorraren bidez.
Ostiral arratsaldean, dozenaka pertsonak hartu zuten parte 'Colaboración Ciudadana' WhatsApp taldearen mobilizazioan. Alabaina, ordu-laurden lehenago, ehunka lagunek egin zuten bat deialdi antifaxistarekin, 'Ez nahastu etsaiz' lelopean.
Promotore batek eraikina erosi eta Zentro Sozialista husteko bi asteko epea eman ondoren, Etxaperen alde mobilizatu da herritar andana; espekulazioaren aurka, eskolaz kanpoko hezkuntzarako doako sarbidearen alde, doako kirol-eskaintzaren alde eta, orokorrean, langile-antolakuntzaren alde.
Larunbat arratsaldean, beste behin ere, jende andanak erantzun zion herriko senegaldarren elkartearen deialdiari. Leku ugaritatik Babacarren hainbat senide eta lagun heldu ziren, eta omenaldia egin zioten berriro ere Welle erail zuten lekuan.